“Afizioa ofizio” tertulia Azpeitian

Azoka HerritikUrte bat gehiagoz, hastear da Azpeitian Azoka Herritik ekimena. Aurten, berrikuntza moduan Faktoria izeneko gogoeta gunea sortu dute Urolabeko lagunek, eta bertan hainbat tertulia, aurkezpen eta elkarrizketa ikusi ahal izango ditugu.

 

Hauetako bat, “Afizioa ofizio” izenekoa izango da eta bertan egongo naiz besteak beste, Gaztañaga anai-arrebekin batera eta Alex Silva kazetariaren gidaritzan. Irailak 21 igandea, eguerdiko 12:00tan Sanagustin Kulturgunean izango da.

 

Ideia berriak, proposamenak, kezkak edota izandako galderei erantzuna emateko une eta leku egokia izango da. Eta ez hori bakarrik, gerturatzen zareten guztion artean, bidaietako argazkilaritza ikastaro bat zozketatuko dugu.

 

Bidaietako argazkilaritza ikastaroa

 

Bertan ikusiko gara, iganderarte!